OPE Consultoresopeconsultores.es
Pertsonak

Sinisgarria egin zaitez, funeral bat antolatu ezazu

Honakoa elementu klabea den arren, enpresa askotan ez da kontuan hartzen. Euskal Herriko erakundeekin hamabost urtez aritu naiz elkarlanean, eta gehiegitan ikusi ditut sinesgarritasunari garrantzi gutxi ematen dioten enpresak.

Modu sinesgaiztatsuan begiratu eta euren buruari galdetzen diote: zein da azkeneko istorioa? zein istilutan sartuko gara orain? …betiko moduan…, ezer hemen, ezer hor, intentzio onak, baina azkenean ezer ez. Ez digute sinesten, ez dugu sinesten, ez dut sinesten.

Zergatik gertatzen da hori baina? Erakunde baten sinesgarritasuna aztertzen dugunean arrazoi asko aurkituko ditugu eta horietan lan egin beharko dugu. Hala ere, 2 arrazoi nabarmentzen ausartuko naiz.

  • Esaten duguna ez dugu egiten.
  • Dauzkagun sisitemak ahultzen doaz, eta sinesgarritasuna galduarazten digute.

Gehiegitan ikusi ditut esan eta egitearen balantza mantentzen ez duten erakundeak, hau da, esaten dutena egiten ez dutenak. Koherentzia hori desagertzen doan neurrian, bai gehiegirekiagatik edota gutxiegikeriagatik, erakundeek eta pertsonok sinesgarritasuna galtzen dugu. Hona hemen bi adibide:

  1. Hilabetero bilduko gara eta… errealitatean ez dugu egiten (sinesgarritasuna galtzen dugu gutxiegikeriagatik).
  2. 20 ordu erabiliko ditugu proiektu honetan lan egiteko… eta errealitatean 300 ordu daramatzagu lanean eta ez dugu oraindik bukatu (sinesgarritasuna galtzen dugu gehiegikeriagatik)

Erakundeok esfortzu handia egin behar izaten dugu galdu dugun sinesgarritasun hori berreskuratzeko eta konfiantza sortzeko. Baina, ¿Nola egin dezakegu hori?

Zin egin dezagun eta bete dezagun zin egindako hori. Kontuz, pertsonak ez baikara leloak! Horrekin ez dut esan nahi gure helburuak lortuko ditugunik; baina, sinesgarritasun hori berreskuratzeko, ahaleginak egin ditugula erakutsi behar dugu gutxienez. Benetan ahalegintzen badira, besteen nahietara egokitzeko gai gara, baina aldiz, errukigabeak gara utzikeriarekin.

Maiz izan ohi ditugu gure erakundeetan funtzionatzen ez duten eta balio ez duten kudeaketa sistemak, baina, hala eta guztiz ere, hor jarraitzen dute… (jada erabiltzen ez den baina inork kentzen ez duen enpresa baten erdian utzitako aparailu bat bezala). Funeral bat egiezu! Balio ez duten sistemak akabatu, funtzionatzen ez dutenak, zure helburuak lortzeko laguntzen ez dizutenak eta denbora eta sinesgarritasuna galduarazten dizutenak… eta ideia berritzaileak dituzten sistemak sortu, determinazioz eta pertseberantziaz erbailiz. Zure enpresako panelean ezarriko duzun hurrengo oharra ertz beltzak dituen eskela bat izan dadila. Adibide bat: “Etor zaitez iradokizunen postontziaren funeralera”, eta alkoholik gabeko garagardo batekin onurarik ekartzen ez zizuen sistema baten heriotza ospatu.

Oso zaila da zure erakundean dauden pertsonei iruzur egitea. Guztiok dakigu, gutxi gorabehera, zer gertatzen den eta zer ez, zer egiten den eta zer ez eta espedientea betetzeko besterik ez dauden gauzak… “barnean” dauden pertsonei iruzur egiten saiatzeak ilusionistek egiten duten ariketa da eta epe motzera soilik funtzionatzen du.

Dagoenak funtziona dezan, egin zaitez sinesgarri, egin zaitez sinesgarri!

Gonzalo Serrats. OPE Aholkularitzako Bazkidea eta Zuzendaria

Erlazionaturiko artikuluak

 

Kasu arrakastatsuak - Pertsonak

 

  • OPE Consultores (Donostia)
    Zuatzu 4-piso 2-local 1(Edificio Easo)
    20018 Donostia-San Sebastian
    tel: +34 943 316 115
  • OPE Consultores (Pamplona)
    Emilio Arrieta, 11 BIS - Planta 5ª – Oficina 2
    31002 Pamplona
    tel: +34 637 589 169
Level A conformance icon, W3C-WAI Web Content Accessibility Guidelines 1.0