OPE Consultoresopeconsultores.es

Kasu arrakastatsuak – Estrategia

GOIERRI VALLEY  - WIN&WIN

Beste behin, OPE Consultores-ek Goierri Valley-rekin lan egin du WIN&WIN proiektuan helburu argi batekin: Eskualdeko industriaren eraldaketa prozesua hasi, sektore ezberdinetako liderren ikuspuntu estrategikoak ezagutuz ETE-ek beraien lehiakortasuna landu ahal izateko. Beste helburu zehatz batzuk: - Ezagutza entresa traktoreetatik ETE-etara helaraztea. - Traktoreen esperientziatik abiatuta, "ahultasunak eta mehatxuak" eta "indarguneak eta aukerak" identifikatzea, hobekuntza aukerak elkarlanean aurkitzeko. - ETE-ei sektore, bezero, merkatu eta produktu ezberdinetan dibertsifikatzeko aukerak ireki. - ETE-ak 21. mendeko erronkei aurre egiteko prest egoteko oinarriak ezarri. - Proiektuko prozesu eta metodologiak estandarizatu errepikatu ahal izateko.

BCLM  - Estrategia&Antolakuntza 2021

BCLM, Euskadiko Logistikako eta Higikortasuneko Federazioa bost erakunde ezberdinen elkarlaneko proiektua da: ATEIA Bizkaia-OLT, ATEIA GIPUZKOA, GIPORT, Clúster de Movilidad y Logística de Euskadi eta UNIPORTBILBAO. OPE Consultores-en laguntzarekin BCLM-k 2021era begirako estrategia eta antolakuntza definitu ditu, epe horretan aurre egiteko erronkak identifikatuz eta hauek burutzeko ibilbide-orria ezarriz.

UNCETA  - Partekatutako estrategia

UNCETA 1874an sortu zen enpresa familiarra da (5. belaunaldian dagoena) eta GRUPO UNCETA taldearen barne dagoena Sariki eta Labmetrorekin batera. OPEtik ilusioa sortzen duen proiektu partekatuaren sorreran lagundu dugu UNCETA. Pertsona guztien ikuspuntuak eta ametsak identifikatzeko espazioak sortu dira eta horietatik, hauek sakondu ondoren, 2021eko estrategia ezarri da.

KENDU  - Estrategia

KENDU-ri bere 2020ko plan estrategiko garapenean laguntza eman genion, garatuko dituzten proiektu estrategikoak definitzen. Horretarako erakunde osoa ordezkatzen zuen talde batekin batera egin genuen lan. Beste alde batetik, banatzileek merkatuarekiko dituzten ikuspuntuak KENDU enpresan barneratu zituzten.

ATECNA  - Produktu berri baten garapena

ATECNA taldeari lagundu genion, dokumentu eta datu kudeaketan irtenbideak eskaintzen dituen enpresa. Bertan, negozio unitate berri baten diseinuan parte hartu genuen (balore proposamen, erreferentziazko posizionamenduan, plan estrategikoaren egokitzapenean eta etorkizuneko proiekzioan oinarritua). Administraritza eremuan (hornitzaileekin lotura dituzten prozesuak) eta bezeroekin lortutako emaitzak izan ziren unitate honen sorkuntza bultzatu zutenak.

MIRAMAR  - Alternativas de uso

Musikenek Miramar Jauregia utziz gero, eraikina gestionatzen duen fundazioak OPE Consultores-era jo zuen beste prespektiba integral eta independiente batetik kasua aztertzeko, eta horrela erabaki ahal izateko zer nolako erabilera izango zuen eraikinak. Horretarako, gure enpresako eta Ignacio Quemada arkitektura apartamenduko pertsonaz osaturiko talde espezifiko bat sortu zen. Proposamen honen helburua, Jauregia ireki eta historikoki eta arkitektonikoki garrantzi handikoa den eraikuntza honi balioa ematea zen. Koherentzizkoak ziren erabilera desberdinak proposatuz, bertako eta kanpoko jendea erakartzeko jarduerak bilatu eta aztertu ziren, beti garrantzi historiko eta arkitektonikoa duen eraikuntzari dagokion balioa emanda.

TECUNI  - Sesión PEC's participativos

2019rako Partekatutako Plan Estrategikoak garatzeko jaurdinaldiak dinamizatu ditugu, parte hartzean eta berrikuntzan oinarritua. Negozio unitate ezberdinetako arduradunek ikuspuntua partekatu eta lerrokatu zituzten eta besteen proposamen eta ekarpenekin beren ikuspegi estrategikoa aberastu zuten.

EKOLUR  - Ondorengotza plana

EKOLUR, ingurugiro zerbitzuetan espezializatua dagoen kontsultoria enpresa bat da. Propietatearen ondorengotza prozesuan eta pertsona denek gestioan parte-hartzeko proiektuan lagundu egin genuen. Enpresaritza proiektua aurrera jarrai dezan bermatzeko helburuarekin.

ES AUTOMATION  - Estrategiaren eta Taktika komertzialaren garapena

ES AUTOMATION enpresaren estrategia eta taktika komertzialaren garapena, ES Solidos Process Engineering enpresaren (industria optimizazio / automatizazio prozesuak eta ingenieritza proiektuak, elementu solidoen manipulazioan oinarrituak) dibertsifikazio linea bat da. ES AUTOMATION automatizazio, kontrol / monitorizazio eta industri prozesu gestioetan (PLC, SCADA, telemonitorizazio eta mantenimendu prebentzioan oinarritutako sistemak) espezializaten den enpresa bat da. Proiektu honetan organizazio egokitzapen, eta ezarpenean ere sakondu da, aktibitateen arteko sinergiak hazi eta azkartzeko.

GOIEKI  - Get Goierri Basque Country-ren sorrera

OPE Consultores Goieki-rekin lan egin du Get Goierri Basque Country Elkartearen sorreran. Elkartearen helburua eskualdeko enpresen eraldaketa industriala bultzatzea da, hauen elkarlana sustatuz. OPEk elkartearen sorrerarako beharrezko dokumentazioarekin eta erregistroan lan egin du, Goieki-ko arduradunei Estatutuetan eta Erregimen Berezian sartzeko irizpideetan aholkuak ematen.

CAVYCAR  - Estrategia eta Antolakuntza

Cavycar-eko zuzendaritza taldearekin lan egin dugu hurrengo lau urteetako estrategia diseinatzen. Horretarako beharrezko antolakuntza finkatu da (egitura, kudeaketa eta koordinazio organoak). Azkenik, ekintza plan bat garatu eta jarraitu da estrategia eta antolakuntza berriak ezartzeko.

SARIKI  - Estrategia y Organización - SK2020

2020era begira, etorkizunean enpresa nolakoa izan behar duen eta horretarako beharrezkoa den antolakuntza ezarri da. Proiektu hau, SARIKI-ko pertsona guztiekin landu da, guztien elkarlanarekin eta itxaropenarekin eraikita.

BASALAN  - Zuzendaritza Batzordeari laguntza

Muntaietan eta mekanizatuetan aditua den Tolosako BASALANekin lan egin dugu errentagarritasuna hobetzeko helburuarekin. Hasiera batean, lan plangintza zuzena ezarri nahian, diagnosi bat burutu genuen, eragin handieneko ekintzak lehenetsiz. Ondoren, besteak beste, hausnarketa estrategikoa, antolakuntzaren egokitzapena eta zuzendari berriaren hautaketa burutu genituen, zuzendaritza batzordeari laguntzen genion bitartean.

SEIRAK  - Enpresa proiektuaren jarraipena

Makina erremintako karenatzetan espezializatutako galdaragilea da Seirak. Akziodun nagusia (enpresako zuzendaria dena) erretiratzear dago eta enpresa barnean ez du erreleborik. Hori dela eta, enpresaren salmenta lortzeko gurekin harremanetan jarri dira, enpresako jarduera eta lan postuak mantentzeko nahian. Talde industrial bat aurkitu dugu eta erakundea saldu diogu. Erosleek 3 helburu nagusi ditu: merkatuko lehiakortasuna indartu, produktuen eskaintza zabaldu eta bezero merkatuak zabaldu.

ATECNA  - 2020ko estrategia era partekatuan

Atecna-ko taldearekin lan egin dugu 2020ko negozio estrategiaren diseinuan. Zerbitzu aurreratuak eskeintzen dituen enpresa honek talde gaztea eta gaitua duenez, proiektu partekatua sortu nahi zuen hauekin. Proiektu estrategikoen ezarpen arrakastatsua eta eraginkorra lortzeko antolaketa eredua bezeroarekin adostu da.

ALECOP  - 2020ko Estrategia

ALECOP-ekin beraien 2020ko plan estrategikoa garatu dugu. ALECOP formakuntza proektuak garatzen dituen eta hezkuntzarako ekipamendua diseinatzen eta garatzen dituen enpresa da, espainiako merkatuko liderra izanik. Plana garatzeko antolakuntza erronka berrietara egokitu da eta azkenik, lan lerroak eta proiektu estrategikoak definitu dira..

KIROLBET (GRUPO KIROL)  - Agile Estrategia

KIROL enpresa taldeari bere estrategia orokorra definitzen eta sail bateko estrategia zehazten eta hedatzen lagundu diogu, zeharkako proiektu baten bitartzen. Partekatua, bizkorra ("agile") eta taldeko ezaugarriei egokitzen den estrategia moldatzeko prozesuak eta metodoak ezarri dira.

FUNDICIONES DEL ESTANDA  - Laguntza negozio eredua definitzen

Fundiciones del Estanda-ren zuzendaritza batzordeari laguntza eman diogu (bideratzaile edo bultzatzaile bezala) 3 urterako negozio eredua definitzen eta ezartzen. Prozesua Zuzendaritza Komertzialak zuzendu duelarik, ikuspegi potentzial handiko eta produktibo-teknologikoki eskuragarriak diren eremuen etorkizuneko garapen lerroetara zuzendu da, Zuzendaritza Tekniko-Industrialarekin elkarlan estua emanez.

Casos de éxito - Estrategia

FRIGOLAN - 2015eko Plan Komertzialaren garapena

Instalaciones Frigolan hotz industrialeko proiektuak burutzen dituen enpresa zumaitarra da. Proiektu honetan Frigolanen Plan eta Eredu komertzialak garatu dira, hiru atal nagusi landuz: kontratatzeko ahalmen handia duten sektoreen aukera komertzial berriak, funtsezko pertsonak zuzendaritzan eta garrantzizko postuetan sartzea, eta partekatutako proiektua ezartzen hasteko barne borondatea eta konpromezua.

AFM – Plan Estratégico

AFM – Agile Estrategia eta antolakuntza

Etorkizunako erronkei aurre egin ahal izateko, OPE Consultoresek AFM-rekin lan egin du erakundea era bizkor batean egokitu dadin (Agile) prestatzen. Horretarako, gai ezberdinen inguruan hausnarketa, formakuntza eta prozesuen definizioa egin da hurrengo gaietan: estrategian, kudeaketan, antolakuntzan eta pertsonetan.

Transportes Bidasoa

TRANSPORTES BIDASOA - Antolakuntza eredua eta Estrategiaren hedapena

Antolakuntza eredu berria diseinatzeko oinarri den marko estrategikoaren definizioa. Eredu honek garrantzi handia izan du zuzendaritza komite berriaren sorrerarekin bat etorri delako, hauen ideia, proposamen eta estilo berriekin batera. Aldi berean, talde berriari urteko Kudeaketa planean marko estrategikoa zabaltzen lagundu da (urte ezberdinetan landu den arren, lehenengo urtean pisu handiagoarekin). Etorkizuneko ezarpena lortzeko jarraipen eta kontrol sistemak ezarri dira.

 

CARTONAJES LIMOUSIN - Hausnarketa Estrategikoa eta laguntza Zuzendaritzari

Negozioen plan estrategikoa garatzeko eta gauzatzeko prozesuan lagundu diogu LIMOUSIN enpresari. Honetan, hurrengo 2-3 urteetan ezarri behar diren proiektu estrategikoak lehenetsi dira. Proiektua zuzendaritzak gidatu du, enpresako arlo ezberdinen laguntzarekin, batez ere, arlo Komertziala eta Produkziokoa. Hurrengo alderdiak landu dira: etorkizuneko hobekuntza eta aukera komertzialen identifikazioa eta hauen lehentasunak adieraztea, behar tekniko-produktiboak, komertzialak, ekonomikoak eta/edo kide izango diren antolakuntzak; enpresaren beharretara egokitzen diren ekintzak eta baliabideak; eta enpresa barnean elkarlana sustatzen duten dinamikaren eta lan kulturaren sorrera.

Casos de éxito - Estrategia

TARTE - Ondorengotza prozesua

TARTE-k, klimatizazioko enpresak, ondorengotza prozesu arrakastatsua izan du, OPE Consultores-en laguntza zutelarik. Jabetza aldaketa honetan 3 bazkidetatik enpresako langile guztietara pasa da.  

Casos de éxito - Estrategia

PREMANK - Langileen sarrera enpresako kapitalean

Langileak kapitalean sartzeko prozesuan lagundu diogu Premank-eko jabetzari. Partaidetzaren erosketa-salmenta diseinatzen eta gauzatzen lan egin dugu. Honetan, bazkide guztien arteko erlazioak jasotzen dituen itun soziala landu dugu bazkide berrien artean. 

Casos de éxito - Estrategia

ADILAN - Enpresa taldearen sorrera

Durangaldea eskualdeko 3 enpresekin -BETSAIDE, S.A.L., FURESA, S.COOP. eta SEBA COMPONENTES Y MECANIZADOS, S.A.- eta IK4-AZTERLAN-ekin, metalurgian espezializatutako ikerketa-gunearekin, beraien arteko bateratzean lan egin dugu. Honetan ADILAN GROUP sortu da. Bateratze honen bitartez, 150g-tik 1.000kg-tara burdinurtutako piezei ADI (Austempered Ductil Iron) irtenbideak indartzea lortu da komertzial, garapen eta produkzio arloetan. Indartze hau balio katearen prozesu guztietan lortu da: garapen teknologikoan, galdaketa nodularrean, tratamendu termikoan eta mekanizazioan. ADILAN GROUP-en inguruan informazio gehiago hemen: www.adilangroup.com

Casos de éxito - Estrategia

CASA ARAMENDIA - Negozio eredu berri baten garapena

Hasieratik, proiektuak negozio eredu berri baten definizioa bilatu du, Casa Aramendiaren epe motzerako asmo handiko helburu berriei aurre egiteko. Horretarako, negozio berrien eraketarako eta garapenerako metologia berritzaileen laguntzaz, negozioa garatzeko iturri berriak identifikatu dira eta erakundea horiek ustiatzeko prestatu da. Proiektua burutu beharreko ekintza komertzialen planifikazioa egitera ere iritsi da

GRUPO OKIN - Revisión y despliegue de la estrategia

GRUPO OKIN - Estrategiaren berrikuspena eta hedapena

OKIN Taldeko parte diren Urkabe eta Benetan enpresen estretegia berrikustea eta hedatzea izan da helburua. Horretarako, barne analisia (negozio-eredua, ratio komertzialak, etab.) eta kanpo analisia (merkatuaren joerak) egin dira, zuzendaritza taldearen parte-hartzea bultzatuz, eta aldaketa-proiektuen jarraipenerako metodología ezarriz.

DFG - Integración Unión Farmacéutica Gipuzcoana - Guifarco

DFG - Unión Farmacéutica Gipuzcoana eta Guifarco-ren integrazioa

Gipuzkoako farmaziako produktuen banaketarako bi enpresen integrazio prozesuan laguntza ematea, integraziorako proposamena eginez, prozesua dinamizatuz, planteamendu estrategiko eta operatiboa diseinatuz, eta integrazio prozesua gauzatzen lagunduz, sektorean jasaten ari diren aldaketa sakonei aurre egin ahal izateko.

  • OPE Consultores (Donostia)
    Zuatzu 4-piso 2-local 1(Edificio Easo)
    20018 Donostia-San Sebastian
    tel: +34 943 316 115
  • OPE Consultores (Pamplona)
    Emilio Arrieta, 11 BIS - Planta 5ª – Oficina 2
    31002 Pamplona
    tel: +34 637 589 169
Level A conformance icon, W3C-WAI Web Content Accessibility Guidelines 1.0