OPE Consultoresopeconsultores.es
Estrategia

Ideia berritzaileen falta al dago?

“Ideiak edozein momentutan etortzen zaizkigu burura, era apetatsuan eta, askotan, ez dugu oso ondo ulertzen zergatik edo nola bururatu zaizkigun. Hala ere, denborarekin eta sormen tekniken laguntzarekin, edozein pertsona edo pertsona taldek sor ditzake ideia berriak”.

Ideia berritzaile nahikoa ez dagoelaren sinesmena nahiko zabaldua dago; ideia berriak izatea ez da gauza erraz bezala ikusten eta horrek oztopoak jartzen dizkio berrikuntzari.

Hala ere, urteetan zehar bildu dugun esperientziak kontrakoa adierazten digu: berritzeko orduan, zailtasun nagusia ez da ideiak izatea baizik eta horiek gauzatzea eta aurrera eramatea.

  • Ideiak (diruarekin) erosi daitezke
    Benetan bitxia den eredu bat InnCentive enpresaren kasua da (www.innocentive.com). BASAF, Boeing, The Dow Chemical Company, Eli Lilly, Henkel edo Procter & Gamble bezalako nazioarteko enpresek euren erronkak adierazten dituzte InnoCentiveen webgunean eta miloika zientifikoek osatutako komunitate globalak horiei irtenbide bat emateko aukera du, eta ordainetan dirutza izugarriak jaso. InnoCentivek etorkizunera begiratu du eta etekina atera dio berrikuntzen eskaera eta eskaintzaren arteko erlazioari.
  • Ideiak dohainik identifikatu daitezke
    Mundu guztiak ditu ideiak eta askok ez dute arazorik horiek elkarbanatzeko. Hori horrela, internet ideiak bilatzeko iturri handienetakoa bihurtzen ari da geroz eta handiagoa den erabiltzaile kopuruari esker. Pertsonek euren ideiak eta arazoak elkarbanatzeko toki ugari dituzte Interneten,horietako gehienak dohainik. Ideas4all webgunea, adibidez, eredu ezinhobea da (www.ideas4all.com).
  • Mundu guztiak du ideiak sortzeko gaitasuna
    Zenbaitetan gutxien uste dugun momentutan bururatzen zaizkigu ideiak, modu apetatsuan, nola edo zergatik ulertu gabe. Hala ere, denbora rekin eta sormen tekniken laguntzarekin, edozein pertsonak edo pertsona taldek garatu ditzake ideaiak. Frogatu besterik ez da behar benetan funtionatzen duela ikusteko. 

Horrekin guztiarekin, ondorioztatu dezakegu errealitatean ideia berritzaileen eskasia ez dela hainbestekoa eta pertzepzio hori aldatu dezakegu, ideiak berriak hartu, garatu edota berreskuratzen baditugu. Behin horiek edukita, berritzen hasteko eta ideia horiek praktikan jartzeko prest gaude. Gauzak modu ezberdinean egin ditzakegu, egiteko moduak zalantzan jarri eta berriz ere hasieratik hasi gaitezke, konpetentzia baino lehenago mugitu, aurrez ezarritako errutinekin puskatu, beste erakundeekin batera lan egin, arriskatu…

Hori, ordea, ez da hain erraza, ezta?

Iñaki Garagorri - OPE Aholkularitza

 

Erlazionaturiko artikuluak

 

Kasu Arrakastatsuak - Berrikuntza

  • OPE Consultores (Donostia)
    Zuatzu 4-piso 2-local 1(Edificio Easo)
    20018 Donostia-San Sebastian
    tel: +34 943 316 115
  • OPE Consultores (Pamplona)
    Emilio Arrieta, 11 BIS - Planta 5ª – Oficina 2
    31002 Pamplona
    tel: +34 637 589 169
Level A conformance icon, W3C-WAI Web Content Accessibility Guidelines 1.0