OPE Consultoresopeconsultores.es
Estrategia

Erakundearen egituraren optimizazioa

“Gaur egungoa bezalako egoera zailei aurre egiteko, lan-talde optimizatu bat izatea eta negozioaren beharretara egokitua egotea oso lagungarria da”.

Enpresa ugarik bere negozioaren estrategia definitzen du, kalitate eta bikaintasun sistemak ezartzen ditu, pertsonak euren erakundearen aktibo nagusia direla pentsatzen dute… baina, zenbatek moldatu dute euren egitura-eredua? Zenbatek aztertu eta frogatu dute euren antolaketa egokiena dela duten egitura-eredurako, edota erakundeari errendimendu handiena ateratzen ari direla? Langile talde optimizatua eta gure negozioaren beharrei egokitua izatea lagungarria da momentu zailei aurre egiteko.

 

Erakundeetan bi egitura ezberdindu ditzakegu: formala eta informala. Horiek biak faktore ezberdinetan dute eragina, baina elkarren osagarri izan behar dira eta elkarri lagundu behar diote erakundeak ondo funtziona dezan. Egitura formala garela esaten duguna da, organigraman marrazten duguna, kudeatzen duguna. Egitura hori komunikazio formalean, kontrol sistemetan, gaitasunen kudeaketan, sistema ordaingarrietan, etab. oinarritzen da.

Aldiz, egitura informala berez garena da, gauzak berez nola egiten ditugun erakusten duena. Akziora zuzenduagoa dago, espontaneoagoa, biziagoa eta aldakorragoa da. Egitura informalak ondorengoetan du oinarria: lidergotzan, ordezkaritzan, esker onean, komunikazio informalean, kulturan, talde lanean…

Erakundeen egitura aldatzeko eta optimizatzeko egitura informalean lan egin behar da. Horrela, langileek erakundeari egin diezaioketen ekarpenik handienak lortu dezakegu. Horretarako, egitura informalean eragina duten faktoreak landu behar dira, helburu dugun egitura formalera egokitzeko.

Garena onartzeko gai izanda bakarrik lortuko dugu gure negozio-eredura moldatzen den antolaketa-egitura. Eta zure enpresa, nola da errealitatean?

Erlazionaturiko artikuluak

 

Kasu Arrakastatsuak - Antolaketa

  • OPE Consultores (Donostia)
    Zuatzu 4-piso 2-local 1(Edificio Easo)
    20018 Donostia-San Sebastian
    tel: +34 943 316 115
  • OPE Consultores (Pamplona)
    Emilio Arrieta, 11 BIS - Planta 5ª – Oficina 2
    31002 Pamplona
    tel: +34 637 589 169
Level A conformance icon, W3C-WAI Web Content Accessibility Guidelines 1.0